Tresnak | Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| AWA | Ais Web Accessibility tresna-barra bat da, web-orriak, irisgarritasunari dagokionez, eskuz aztertu ahal izateko garatua. | |
| TAW | Taw gaztelaniazko “Test de Accesibilidad Web” (Webaren Irisgarritasun Azterketa) hitzen siglak dira. Web-orrien irisgarritasun-azterketarako tresna bat da. Web-orria osatzen duten elementuak eta orriak osoki eta globalki aztertzen dira. | |
| WDE | Web Developer Mozilla Firefox nabigatzailearentzako luzapen bat da. Web-orriak eskuz aztertu ahal izateko garatu da, eta irisgarritasunaren alderdi asko hartzen ditu kontuan. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| BadBoy | Web-orrien aplikaziok probatu eta garatzen laguntzeko tresna ahalmentsua. Web-orria probatzeko erabiltzen da. Horretarako, hainbat ezaugarri dituzten egikaritze-scriptak sortzen ditu, horien artean, interfaze sinple, erraz eta intuitibo bat, atzemate eta errepikatze metodoen bidez. Karga-probarako oso baliagarria da, txosten zehaztuak, grafikoak eta abar sortzen baititu. | |
| JMeter | Apache JMeter karga-tresna bat da, eta web-aplikazioen errendimendu-probak eta proba funtzionalak egiteko diseinatua dago. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Encryptsys | EncryptSys For Oracle datu-base batean zutabeak enkriptatzen laguntzeko tresna malgu bat da. Datu-basea enkriptatzeko irtenbide osoa eskaintzen du, ez du algoritmo itzulgarririk onartzen eta datu pertsonalak ezkutatzen ditu. | |
| Oracle SQL Developer | Oracle datu-basea garatzeko tresna grafikoa. Tresna honen bidez datu-baseko objektuak ikusi eta kudeatu daitezke, SQL sententziak eta SQL scriptak egikaritu, eta PL/SQL sententziak editatu eta araztu daitezke. Kanpotik emandako txostenak edo erabiltzaileak sortutakoak ere exekuta ditzake. SQL Developer-ek Oracle datu-basea garatzean funtzionamendua errazten eta produktibitatea handitzen du. | |
| Tora | Tora proiektuak bere burua TOAD proiektuaren alternatiba gisa aurkezten du, Oracle datu-basearen kudeaketan. Bezeroarentzako datu-baseak kudeatzeko sistema oso bat da. Datu-basearen administratzaileak eta garatzaileek dituzten oinarrizko lan guztiak egiteko aukera ematen du; adibidez: SQLak sintaxia nabarmenduz editatzea, PL/SQL baten debugger bat, datu-basearen nabigatzaile bat. Administratzailearen eginkizun espezifikoagorako funtzioak ere eskaintzen ditu. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Enterprise Architecht | Software-sistemak diseinatzeko eta sortzeko CASE tresna. UML modeloen eratzea definitzeko eta kudeatzeko balio du. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| GIMP | Irudi-editorea da, eta Adobe Photoshop edo Core Photopaint-en antzeko helburua eta zerbitzuak ditu.. | |
| Google Picasa | Zure ordenagailuan edo sarean dauden irudiak berehala aurkitzen, editatzen eta partekatzen laguntzeko softwarea. Programa hau irekitzen duzun bakoitzean, zure argazki guztien bila hasiko da automatikoki, baita ahaztuta zenituen haien bila ere, eta dataren arabera sailkatuko ditu ikusizko albumetan. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Microsoft Expression Web | Kalitateko web-orri erakargarriak sortzeko beharrezkoa den guztia eskaintzen dio erabiltzaileari. Horretarako, hainbat lengoaia erabiltzen ditu; adibidez, HTML, DHTML, CSS eta XHTML. Tresna honi esker, gure web-orria oso azkar eta eraginkortasun handiz garatu, diseinatu eta mantendu dezakegu. Gainera, ongi integratzen da ASP.NET 2.0 eta Visual Studio 2005en. | |
| Ultraedit | Testu arrunten editorea da, eta bereziki datu-fitxategietarako, xml, script eta abarretarako da. Baliagarritasun ugari eskaintzen ditu; adibidez, fitxategiak alderatzea. | |
| XMLSpy | Altova XML Spy estandar bat XML motako teknologia guztiak modelatzeko, editatzeko, arazteko eta eraldatzeko inguruan. Hori dela eta, XMLSpy tresna ezin hobea da J2EE, .NET eta teknologia horiek erabiltzen dituzten garatzaileentzako. | |
| Firebug | Firebug luzapen (add-on) bat da, Firefoxena, eta bereziki web-orrien garatzaileentzat eta programatzaileentzat sortu eta diseinatu zen. Tresna-multzo bat da, eta, honi esker, web-orri baten iturburu-kodea, CSS, HTML eta JavaScript aztertu (DOM egitura, karga-abiadura berraztertu), editatu, monitorizatu eta araztu daiteke, berehala eta inline. | |
| JSONViewer | JSONViewer JSON formatuko datuak ikuskatzeko eta aztertzeko aplikazioa da. Formatu hau asko erabiltzen da AJAX aplikazioetan eta FLASH garapenetan. | |
| KeyToolIUI | Formatu kriptografikoak maneiatzeko tresna grafikoa. (Ziurtagiriak, Keystoreak, sinadurak, kodeak…hainbat formatutan). |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Subversion | Bertsioak kontrolatzeko iturburu irekiko sistema eskalagarria da, ahalmen handikoa, erabilgarria eta malgua, eta CVS ordezkatzeko diseinatu da. Hori dela eta, CVSren antzeko funtzionalitateak eskaintzen ditu, haren garapen-filosofiari eusten dio, eta CVSren akats nagusiei soluzioa eskaintzen die. | |
| Tortoise SVN | Subversion bertsioen kontrolerako sistemarentzat kode irekiko doako bezeroa. GNU (GPL) Lizentzia Publiko Orokorraren baitan garatua dago. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Mantis | Bugak erregistratzeko eta kudeatzeko web-aplikazio ahaltsu eta malgua. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| DJ Compiler | DJ Java Decompiler Javan konpilatutako klaseen dekonpiladorea da; hau da, konpilatutako class fitxategi bitar baten iturburu-kodea lor dezake. | |
| Subversive | Subversive proiektua Eclipsentzako Subversion integratzeaz arduratzen da. Instalatutako pluginak CVSrekin lan egiteko ahalmena emango digu. Subversionen erabiltzen diren fitxategi berberak erabili ahal izango dira CVSan fitxategiak erabiltzen diren antzeko moduan, Eclipseren banaketa estandarrean sartutako CVS plugina erabiliz. | |
| SoapUI | Web-zerbitzuak probatzeko tresnak. funtzio-probak, karga-probak, web-zerbitzuen (mock webservices) simulazioa, kodigoak sortzeko tresnen integrazioa eta abar egiteko aukera eskaintzen du. Horretarako, interfaze grafiko bat du; Javan idatzirik dago, plataforma anitzekoa da eta IDE arruntenetan (eclipse, netbeans eta IntelliJ) integratu daiteke. | |
| QuickREx | Espresio erregularrak sortzen laguntzeko plugina. | |
| JadClipse | Programatzaileari Javaren Jad dekonpiladorea IDEn modu argian integratzen dion plugina. Klaseak dekonpilatzen ditu, class fitxategian edo jar zehatz baten klasean klik bikoitza eginda. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| AUS | API usage Scanner izenekoa IBM alphaWorks-ek Javan garatutako J2EE tresna bat da. Produktu baten APIek beste batean duten mendekotasuna identifikatzen du, eta txosten xehatuak sortzen ditu mendekotasun horiek non aurkitzen diren eta nola erabiltzen diren azalduz. Mendekotasun hauskorrak identifikatzen laguntzen du, eta desiragarriak ez diren paketeak eta liburutegiak identifikatzen ditu. | |
| CheckStyle | Garapenerako tresna da, eta Java kodea ezarritako kodifikazio estandarretan idazten laguntzen die programatzaileei; horretarako, sortutako kodearen azterketa-prozesua automatizatzen du. | |
| PMD | PMDa ikuskaritza- eta egiaztatze-tresna bat da, eta egon daitezkeen erroreak hautematen laguntzen du, parametrizatu daitezkeen arau-multzo bat oinarritzat hartuta. | |
| JUnit-JUnitee | Proba-prozesuak automatizatzeko erabiltzen den Java-paketea. Kodearen unitate-probak egingo ditu, testak sortuz. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| JProbe | Quest JProbe Suite 7.0 zerbitzariko aplikazioen memoriaren errendimendua eta kontsumoa monitorizatzeko tresna bat da. Kontsola bezero bat eskaintzen du emaitzak ikusi eta kontrolatu ahal izateko. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| Application Center Test | Application Center Testaren helburua web-zerbitzarien karga probatzea eta errendimendu arazoak aztertzea da. Erabiltzaile-talde handi bat balitz bezala funtzionatzen du, zerbitzariarekin hainbat konexio irekitzen baititu eta http eskakizunak bidaltzen baititu. | |
| NDoc | Kode-dokumentazioa sortzeko tresna. |
| Izena | Deskribapena | Estekak |
|---|---|---|
| FXCop | FxCop tresnak .NET mihiztatze-kodeen estiloa eta diseinua aztertzen ditu eta kodearen segurtasunean akatsik dagoen, errendimendua hobetu daitekeen, zer elementu-nomenklatura eta kokapen duen eta abar begiratzen ditu. | |
| NCover | Ncover .NET aplikazioen kodearen estaldurari buruzko estatistikak lortzeko tresna bat da. Hau da, kodearen atalen egikaritze-portzentajea neurtzen du, bai lineako eta bai blokeko. Horrela, kodearen atal bakoitzaren erabilerari eta eraginkortasunari buruzko informazioa ematen digu. Modu horretan, aplikazio bat makalegi badoa, gehien erabiltzen diren kode-atalak hobetu ditzakegu. | |
| NUnit | Junit-en alternatiba .NETentzat. .Net-en edozein lengoaietarako unitate-probak egiteko aukera ematen du. | |
| Nprof | .Net-en aplikazio baten egikaritzeari buruzko txosten zehatza lortzeko aukera ematen du. | |
| Reflector | Klaseak, metodoak eta propietateak miatzeko tresna, tarteko kodea (MSIL) azter dezake. Jatorrizko iturburu-kodea dekonpilatu eta sortzen du. |
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak