EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. Proiektuak
  3. Platea

PLATEA

PLATEA da e-Administraziorako Azpiegituraren azken emaitza, oinarriko elementu korporatibo horizontalen gunea osatuko duten modulu eta sistema erkideen multzo bat eraikitzean oinarritua. Hala, oinarrizko osagai batzuk definitu eta eraiki dira; denak batera Plataforma Teknologiko bat osatzen dute, Administrazio Elektronikoaren zerbitzuak eskaintzeko.


Zerbitzuak

  • Integrazio-azpiegitura: sailetako aplikazioen arteko eta beste entitate batzuekiko prozesu- eta datu-trukerako ereduak sinpletzen eta estandarizatzen ditu; horretarako, plataforma teknologiko bateratu eta partekatu baten bidez ezartzeko tresnak eta sistemak eskaintzen ditu.
  • Edukiak, atariak eta katalogazio-ardatzak kudeatzeko tresnak, 2004ko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuak arautuak —Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten presentzia izateko ereduaren dekretua—.
  • Izapidetze telematikorako azpiegitura-sistemak. Herritarrei aukera ematen diete Eusko Jaurlaritzako edozein sailek kudeaturiko izapidetze telematikoko prozesuen ikuspegi homogeneo bat izateko, eta langile publikoei tresna oinarrizko eta bakar batzuk ematen dizkiete izapidetze-eginkizunen kudeaketarako. Oinarrizko izapidetze-ereduari dagozkion izapide-jarioak definitzen eta ezartzen dituzte, eta beharrezko konponbide teknikoak eskaintzen dituzte izapidetze-gaietan indarrean diren araudi eta lege-prozedurak bete daitezela bermatzeko.

Eskura ditzakezun agiriak PDF formatuan daude. Behera kargatu programa, Acrobat Reader ez baduzu. Adoberen logotipoa eta bere orriarekiko esteka.

Esteka honek beste leiho bat zabalduko du zure nabigatzailean: Ikus PLATEAren dokumentazioa PDF formatuan (208 Kb)


Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.