EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. Proiektuak
  3. Nora

NORA

Sailek, beren aplikazioetan, lokalizazioei buruzko datuak erabiltzen dituzte (probintzia, udalerria, kalea, ataria...).
Erabilera horren adibide bat: X sailarentzako espediente bat izapidetzean ageri den enpresa baten egoitza sozialari buruzko datuak.

Eustat-ek kudeatzen ditu lokalizazioen datuak, eta, beraz, kide garrantzitsua izan da proiektu honetan, bera arduratuko baita dagokion mantentze-lanaz.


Hauek izan dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Datuen inguruko lan-esparru bat eratzea Eustatekin, xede hauetarako:
    • Eustaten esku dauden datuak eta EJIEk gobernuko sailei eskaintzen dizkienak bat datozela bermatzea.
    • Lan-esparru bat eratzea Eustaten, sailek egindako kokapen berrien eskaerei erantzun ahal izateko.
    • Aukera hauek emango dituena bitarteko tekniko bat eskaintzea:
      • Ez dauden kaleak/atariak (behin-behineko altak).
      • Ebazteke dauden behin-behineko altak datu gisa erabili ahal izatea sailetako aplikatzaileek.
      • Behin-behineko alten emaitza jakinaraztea aplikatzaileei, kasuan-kasuan dagokiona egin dezaten.
      • Probintzia, udalerri, kale eta abarrei dagokienez deskribapen ofizialetan izandako aldaketak jakinaraztea.
  • Sailetako aplikatzaileek horizontalki erabil ditzaketen balio erantsiko zerbitzuak eratzea.

ORDAINKETA-SISTEMA SEGURU

EJIE Eusko Jaurlaritzarentzat ordainketa-sistema seguru bat ematen du internet bidez.

Euskal Administrazioa hiritarrei ordainketa-sistema segurua ematen die internet bidez

Eusko Jaurlaritzak hiritarrei ordainketa-sistema segurua eta homogeneoa ematen die. Sistema horri esker, hiritarrak Administrazioaren edozein aplikaziotan izapidea hasi eta normalean lan egiten duen, eta eroso eta seguru sentitzen den Erakunde Finantzarioaren inguruan amaituko ahal izango du.

Eusko Jaurlaritza, bere on-line administrazioko ekimenen barne, zazpi Erakunde Finantzariorekin adostasunera heldu da, Erakunde Finantzario horiekin, seguru eta konfidentzialki, on-line datuak trukatzen dituen Ordainketa Elektronikoko Pasabidea burutuz. Horri esker izapidetze telematikoaren edozein puntutan on-line ordaintzeko aukera dago.

On-line ordainketa Administrazioaren edozein webean hasten da eta hiritarra bezero den banku elektronikoan amaitu; beraz, inoiz ez da ordaintzen ari denaren kontzeptuaren erreferentzia galtzen eta ez da Administrazioaren webetik irten behar ordainketa egiteko; hori amaituta, hiritarra egiten ari zen izapidearekin, jarraituz, egindako ordainketaren berrestea Administrazioak jaso arte egun bat edo gehiago itxaron beharrik gabe.

On-line ordainketa egiteko, Erakunde Finantzario kolaboratzaileen edozein ordainketa-txartela eduki behar du hiritarrak.

Gainera, azpiegitura bera erabiliz, hiritarrek euren etxeetan jasotako edozein ordaintzeko jakinarazpen edo likidazio ordain dezakete, zenbait datu sartuz bakarrik Ordainketen Pasabidearen hurrengo webgunean: http://www.euskadi.net/nireordainketa


Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.