METAPOSTA etxeko artxibategiaren ordezko gisa sortu da, hainbat etxetan hain ohikoa den faktura, agiri eta paper nahasteari irtenbidea emateko asmoz. Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2010 deritzon planean agertu zen proposamena, eta gaur eguneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatu du.
Danimarkako e-Boks sistemaren (www.e-boks.dk) eragin nabarmena du, eta helburua da "Interneten agirien kutxa gotor elektronikoa" sortzea, interes pertsonaleko agiriak biltzeko bertan.
Agiriak modu seguru eta iraunkorrean biltegiratzeko sistema bat da, hain zuzen ere, duten garrantziagatik, herritar eta enpresek espazio pertsonal elektroniko batean gorde nahi dituzten agiriak biltegiratzekoa; hori da sistemaren oinarri nagusia.
METAPOSTAk, printzipioz, ohiko postontzi batek duen zeregin bera du, baina mundu elektronikoan. Herritarrek sistema berri honen bidez hartuko dituzten agiriak ohiko postontzi fisikoan jasotzen dituzten agiri asko eta asko dira: fakturak, bankuko laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak.
Horrez gain, METAPOSTAk erabiltzailearen ordenagailutik agiriak kargatzeko prestazioak eskainiko ditu, biltegiratze digital segurua egin ahal izateko.
Agiri horiek egin eta bidaltzeak kostu handia dakar: kostu ekonomikoa eta ingurumen-kostua. Hori dela eta, agiri horiek elektronikoki izapidetu eta igorriz aukera garbi eta ekonomikoa eskuratzeak abantaila handiak ekarriko ditu eta aurrezteko aukera emango die norbanakoei eta taldeei.
Era berean, jasotzaileak datu horietara modu seguruan, doan eta mugarik gabe sartzeko eta datu horiek eskuratzeko aukera izango du, agiriak galtzea saihestuz eta biltegiratze eraginkorra eginez.
Esteka honek beste leiho bat zabalduko du zure nabigatzailean: www.metaposta.com
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta