Kide aditu gisa agertzea, etengabe eguneratuz doan eta berritzailea den ezagutzari etekina ateratzen diona, zerbitzuak beharrizan eta espektatibetara egokituta malgutasunez jokatzen duena, ekintzailetasunean eta egoerei aurrea hartzeko gaitasunean sakonduz bezeroen eskariei erantzuten diena eta, jarrera harkorraz eta Jaurlaritzarekin bat eginik, haren helburuak beteko direla bermatzen duena.
Zerbitzuen kalitatea bermatzea, erabilitako baliabideak optimizatuz, epeak eta kostuak murriztuz, arriskuen gaineko kontrola areagotuz eta zorrotza izanez, bai azken bezero eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzu-mailarekin bai hornitzaileei eskatzen zaienarekin.
EJIEko langileak trebatzea, zerbitzu eraginkor eta efiziente bat ematera bideratutako garapen profesionala eskainiz eta langileek erakundearekin bat egitea bultzatuz.
Kudeaketa era garden eta ulergarrian egitea, helarazi nahi dugun sinesgarritasuna zainduz eta indartuz, erakundea benetan zer den, zer egiten duen eta nola egiten duen oinarrian izanik irudi publiko argi, sendo eta motibagarria eraikiz.
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta