Erabiltzaileentzako
CAUk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkio azken erabiltzaileari: kontaktua; gorabehera, zalantza, arazo eta matxuren konponketa; eskariak eta aplikazioei eta lanpostuari buruzko kontsultak. Halaber, beste zerbitzuetan ematen diren gorabeheren berri ere ematen die erabiltzaileei baldin eta eragiten badiete.
Gorabehera horiek, gehienetan, lehenengo kontaktuan konpontzen dira, ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean, zerbitzuan ezarritako kalitate-helburuen arabera. Horrek aukera ematen du bezeroen asetasun-maila eta EJIEk ematen duen zerbitzuaren irudia aztertu eta hobetzeko.
Malgutasunak eta CAUk erabiltzaileen beharrei erantzuteko duen gaitasunak bide ematen dute zerbitzua bezero bakoitzaren eskakizun berezi eta berariazkoei egokitzeko. Ildo horretatik, posible da kokapenari, teknika-bitartekoei edo giza baliabideei dagokienez baldintza bereziak eskatzen dituen edozein proiekturi ekitea zerbitzua arautzen duten hitzarmenen bidez.
CAUren ahalmena nolakoa den eta erabiltzaileen eskariei zein gertutik erantzuten dien erakusteko, hor ditugu sarera konektatutako milaka erabiltzaileek, horiei ematen baitzaie zerbitzua, sortzen dituzten gorabeherei hilero ematen zaien erantzuna edota teknologia asko eta askotarikoak erabiltzen dituzten ehunka aplikazioetan eskaintzen den laguntza teknikoa.
Zerbitzua emateko hainbat bitarteko erabiltzen dira, telefonoa, posta elektronikoa, Internet eta abar. Zerbitzu horrek, gainera, barne hartzen du arazoak eta matxurak konpontzea eta EJIEk eskaintzen dituen bestelako zerbitzuen inguruko eskari eta kontsultei erantzutea (software-euskarria, hardware eta software mantentzeko lanak...).
SASU zerbitzuak segurtasuna eta erabiltzaileen sarbidea kudeatzen du Eusko Jaurlaritzako Administrazio Sare Korporatibora, aplikazioetara, korporazioaren postontzira, Interneteko zerbitzuetara eta abarretara sartzeko orduan. Arlo horretan, indarrean dauden segurtasun-arauak betetzen direla bermatzen du, hori guztia modu normalizatuan egiteko behar den metodologia zehazten du eta zerbitzua euskal administrazioaren eskakizunetara egokitzen du.
Zerbitzua kudeaketa zentralizatuko sistema komun baten bitartez ematen da. Sistema horrek, gainera, ahalmena du EJASKetik kanpoko elementuak sartu eta integratzeko sarbidean behar den segurtasun-mailari eutsiz, segurtasuna eta erabiltzaileen sarbidea lanpostuen arabera kudeatuz.
Software Arloko Laguntza Zerbitzuaren zeregina da sistemak administratzea eta zerbitzarietan eta postuetan oinarrizko softwarea kudeatzea, sistemei, oinarrizko softwareari eta aplikazioei dagokien guztia behar bezala garatu eta funtziona dezan, administrazioaren eraginkortasuna bermatuz.
Gainera, bigarren laguntza-maila bat ere eskaintzen da, inguruneen arabera espezializatua. Horren bitartez, irteera ematen zaie egoera kritikoei, edo arazo konplexu baten azterketa zehatza egiten da sistema eragileen, datu-baseen, garapen-ingurunearen, antibirusen eta abarren esparruan.
Erabiltzaileen Prestakuntzarako Zerbitzuak aurrez aurreko eta on-line prestakuntza ematen die administrazio orokorreko eta foru, toki eta erakunde administrazioetako langileei. Ofimatika-ingurunetik abiatuta, on-line eduki gehiago sartu dira, teknologikoak zein funtzionalak, eta, era horretan, erantzuna eman zaie Eusko Jaurlaritzako sail edo erakunde autonomo bakoitzean detektatu diren prestakuntza-beharrei. Eskainitako ikastaroak ziurtatuta daude, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.
EJIEk eskaintzen duen e-learning sistemak aukera ematen du askotariko edukiak sartzeko; gaitasuna du denbora errealean konektatutako erabiltzaile-kopuru handiari erantzuteko eta, gainera, teknologia berri bat sartzen du, langileen parte-hartzea eta horien ikasteko nahia oinarri duen teknologia, hain zuzen. Eduki guztietan tutorial baten laguntza eskaintzen da. Prestakuntza erabiltzaileak organizazioan duen lanbide-ibilbidearen arabera bideratzen da, bere eboluzioa eta garapena ahalbidetuz.
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak