KZguneen sarea zentro telematikoen sare publiko bat da, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Informazioaren Gizartean Plana (EIGP) 2002-2005 dela-eta sortua eta EJIE informatika-sozietateak kudeatua. KZguneek ezin hobeto bete dituzte hasieratik estrategikotzat jotako bi helburu:
Orain, etapa berri bat hastera doa, eta etapa horretan, nagusiki, zentro telematikoak administrazio elektronikoa garatzeko euskarri bihurtu nahi dira. Administrazio elektronikoa esatean, IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien bitartez gauzatzen den pertsonen eta administrazio publikoen arteko eta administrazio publikoen beren arteko harreman-moduaz ari gara.
Eginkizun horretarako, eta EIGP 2010.eko ildo nagusiak jarraituz: Euskadiko Agenda Digitala, prestakuntza-ikastaroen katalogo berri bat osatzen ari da KZgunea programa, on-line harremana lantzeko herritarren eta administrazio publiko guztien artean (tokikoa, forala, autonomikoa eta estatukoa).
Era berean, ONA herritarren osasun-txartel berria gutiz hedatzeko ere (izapidetzea eta prestakuntza) erabiliko da aurrerantzean zentro telematikoen sarea.
KZguneak, gainera, leku homologatuak dira Interneti, sistema eragileei, ofimatikari eta abarri buruzko ezagutzen ziurtagirietarako azterketak egiteko. (22.000 lagunek dagoeneko egiaztatu dute KZguneetan IT Txartelaren moduluetakoren bat).
Bestalde, sarea indartu egin nahi da IKT prestakuntza-ikastaro ugari eskaintzeko mikroETE-ei eta langile autonomoei (KZ Mikroenpresen Prestakuntza programa).
KZguneen erabilgarritasuna handitzearen ildoan, lehen aipaturikoez gain, aukera asko zabalduko dira udalek beren langileak prestatzeko erabil ditzaten, beren baliabideekin, eta interesgarri iritzitako arlo batzuetan herritarrak prestatzeko ere bai.
Zentro telematiko publikoen euskal programak erantzuna emango die aurrerantzean ere, orain arte bezala, herritarrek Interneti eta haren erabilerei buruz oinarrizko trebakuntza jasotzeko egindako eskaerei. Hori guztia, betiere, denborak eta giza baliabideek aukera ematen duten neurrian.
Esteka honek beste leiho bat zabalduko du zure nabigatzailean: www.kzgunea.net
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta