EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. Proiektuak
  3. Dokumentuen kudeaketa

DOKUMENTU-KUDEAKETA


ARTXIBO DIGITALAREKIN DOKUMENTUAK KUDEATZEKO SISTEMA


Proiektuaren helburua

Artxibo Digitala, kontzeptuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren dokumentu-sistema korporatiboa da; haren funtzio nagusia, baina ez bakarra, Eusko Jaurlaritzan jasotzen diren edo sortzen diren dokumentuak biltegiratzea da, betiere gutxieneko baldintza batzuk betetzen badituzte.Dokumentuak Kudeatzeko Ereduak ezarritako irizpideei jarraitzen die, eta hori garrantzi bizikoa da administrazioaren ekoizpenari loturiko arazoa bideratzeko.

Informazioa egituratu gabeko dokumentuen biltegi bakar bat eskaintzen du Artxibo Digitalak, eta dokumentu-kudeaketako operazio hauetarako aukera emango du biltegi horrek:

  • Dokumentuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko modua optimizatzea.
  • Dokumentuen bilaketa arintzea.
  • Dokumentuak aplikazio batekin edo bestearekin erabiltzeko modua izatea, beharraren arabera, dokumentua bikoiztu gabe.
  • Dokumentaziora iristeko gune bakar bat izatea.
  • Dokumentu bakoitzaren kokalekua eta egoera kontrolatzea.
  • Dokumentuak artxibatzeko eta katalogatzeko lana erraztea.
  • Dokumentu elektronikoen segurtasuna eta osotasuna hobetzea, haiei sinadura elektronikoa eransteko aukera emanez.
  • Egituratu gabeko informazioaren tratamenduko akatsak gutxitzea.

artxibo digitalaArtxibo Digitalaren helburua da biltegi bateratu bat izatea Eusko Jaurlaritzaren Informazio Sistemak sorturiko dokumentazio administratiboarentzat; horrek ez du esan nahi Informazio Sistema hori osatzen duten aplikazioen negozio-logika Artxibo Digitalaren baitan egongo denik.Biltzen duen informazioaren sendotasunari begira, Artxibo Digitalak testuinguru-multzo bat izango du, eta sendotasun horri eusteko behar diren gutxienekoak ezarriko ditu multzo horrek. Testuinguru horiek laguntza-lanabes izango dira, eta ez dute batere murrizketarik ekarriko artxibora sartzen diren aplikazioen funtzionamendurako.

Informazio Sistemako aplikazioen funtzionamenduan ez eragiteko ideiaren haritik, Artxibo Digitalak ez du espedienterik sortuko, ez eta dokumentuak erregistratzera edo artxibatzera behartuko ere. Dokumentuen jabe diren Informazio Sistemaren aplikazioek izango dute dokumentuon gaineko kontrola.


Hauek dira Artxibo Digitalaren ezaugarri nagusiak:

  • E-dokumentuen biltegi erkidea.
  • Dokumentuetarako sarbide-kontrola (XLNet, ACL).
  • Dokumentuen zaintza.
  • Dokumentuen kontserbazioa.
  • Datuak Babesteari buruzko Lege Organiko (LOPD) betetzea.
  • Ikuskaritzen kudeaketa.
  • ECM (Enterprise Content Management) baten ezaugarriak dituen i-kudeatzaile dokumentala.
  • Plataformaren independentzia.
  • SOA arkitektura. Dokumentu-kudeaketarako zerbitzuak:
    • Dokumentu-zerbitzuak (biltegiratzea, bilaketak…).
    • Sinadurak baliozkotzeko zerbitzuak.
    • Formatuz aldatzeko zerbitzuak (epe luzerako gordetzea).
  • Segurtasun-betekizunak. Benetakotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa. Prozedura administratiboetan EIT-baliabideak (elektronikoak, informatikoak eta telematikoak) erabiltzeari buruzko dekretuaren zirriborroa.

Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.