KEKS
Kontratazio Espedienteak Kudeatzeko Sistema (KEKS) Eusko Jaurlaritzaren e-Kontratazio Proiektuaren euskarrietako bat da, eta administrazioarekiko kontratazioaren kudeaketa integrala egiteko aukera eskaintzen du, prozedura "adimentsu" baten bitartez: espedienteei dagozkien eginkizunen jarioa zuzentzen du, zehaztasunez definitzen du eginkizun horien edukia, eta automatizatu egiten ditu administrazioarekiko kontratazioaren prozesu eta ekintza zehaztu guztiak.
- Sistemak bere eginkizunetan eta erlazio-jarioan jasoak ditu Kontratuen Legean aurreikusitako kasu guztiak.
- Fase guztiak: jardueren hasieratik behin betiko bermea itzuli artekoak.
- Kontratu-mota eta kontratazio-modu guztiak.
- Espedienteak antolatzeko modu guztiak: loteak, etab.
- Kontratua gauzatzean gerta daitezkeen gorabehera guztiak.
KEKS SISTEMA...
- PROZEDUREN LOGIKAri jarraitzen dio: prozeduraren izapideak ordenaturik daude; informazioak atzeman, tratatu eta sortu egiten dira, elkarri loturiko eginkizunen jario batean. Sistemak normalizatu egiten du espedienteen izapidetzea, denak modu berean izapidetzen direla segurtatuz, kalitate-sistemek egiten dutenaren antzera.
- Espediente bakoitzarentzat, jarraitu beharreko izapideen sekuentzia adierazten du, edo izapide horiek automatikoki egiten ditu, hala aurreikusita baldin badago.
- Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Sistemaren parte da, eta haren modulu guztiekin eragin-trukea du izapidetzearen une batean edo bestean.
- Prozedurarekin loturiko erabiltzaile-multzoaren sarbide eta pribilegioak kudeatzen ditu, zabal eta xehetasunez, eta, ondorioz, era askotako erakundeei egokitu dakieke.
- Administrazio-maila guztiak hartzen ditu: estatukoa, autonomikoa eta tokikoa.
- Prozedura izapidetzearen inguruko informazio guztiak erregistratzen ditu, eta behaketa-gai bihurtzen: jardueraren analisia, egoera-txostenak, aginte-taula.
Erakunde bati onura ugari dakarkio halako prozedura "adimentsu" batek.
ONURAK:
- PRODUKTIBITATEA handitzen da, AUTOMATIZATU egiten baitira zehaztuta dauden eginkizun, ekintza eta harremanak:
- Espediente-izapide erlazioa.
- Behar diren administrazio-dokumentu guztien ekoizpen automatiko eta pertsonalizatua.
- Epeen kontrola eta informazioaren koherentziaren kontrola.
- Lan-antolamendua MALGUTZEA.
- Kudeaketa SINPLETZEA.
- Akatsak MINIMIZATZEA.
- UNEAN BERTAN JAKITEA espedienteetariko bakoitza zer egoeratan dagoen zehazki, eta zer izapide dagoen egiteke.
- TRAZABILITATEA: Sistemak kontrolatzen ditu, bere ibilbide-orriarekin, kontratazio-espediente bakoitzaren inguruan egindako jarduera eta ekintza guztiak.
- KALITATEA SEGURTATZEKO egokia eta lagungarria den metodologia: egoki iritzitako prozeduraren arabera funtzionatzen du erakundeak beti, hura aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
- Kudeaketa-jarduera bere osotasunean ANTOLATZEKO ETA KONTROLATZEKO ahalmen handia:
- SEGURTASUN-modulua: sarbide eta pribilegioen esleipen guztiz malgua (erabiltzaile-profilak), eta postu bakoitzerako lan-kargen banaketa orekatua (izapideak).
- Datuen ANALISI- ETA KONTSULTA-modulua: epe jakin batean egindako jarduera guztia zehatz-mehatz jasorik gelditzen da datu-basean, eta zuzenean balia daiteke. Era horretan, erakundea lanean nola ari den jakiteko informazio guztia izan daiteke eskura.
- Edozein epetako jarduera-txostenak editatzeko aukera.
- Kudeaketa GARDENA: baimenduriko pertsonek denbora errealean ikus dezakete beren sarbidean dituzten espedienteak zer egoeratan dauden zehazki.
FUNTZIONALTASUN NAGUSIAK:
- Prozeduren eta eginkizunen zuhaitza:
Ekintza jakin batean kokaturik, ekintza horri dagokionez eginkizun diren espedienteak erakusten ditu sistemak. Espediente jakin batean kokaturik, berehala egin beharreko ekintza edo lanen berri ematen du.
- Eginkizunetako bakoitzaren edukian, egitekoak diren azken ekintzen jario bat ere adierazten da, espediente bakoitzari dagokiona.
- Ibilbide-orria:
Espediente baten inguruan egindako jardueren zerrenda ordenatua, eta, harekin batera, sorturiko dokumentuen zerrenda, bakoitzaren egunari eta orduari buruzko informazioa, eta erabiltzailearen identifikazioa.
- Dokumentuen postontzia:
Espediente batean kokaturik, aukera eskaintzen da dokumentuen postontzira sartzeko, eta handik dokumentuok kudeatzeko.
- Espedienteak aurkitzea:
Zenbait parametroren arabera espediente bat aurkitzeko bidea ematen du, eta aurkitutako espediente horri buruz nahi den eginkizuna gauzatzeko aukera.
- Konfigurazio pertsonalizatua:
Izapidegilea konfiguratzeko aukera ematen dio erabiltzaile bakoitzari, hark nahi duen iragazkia edo ordenazioa erabiliz, eta definituriko identifikazio-moduetatik bat aukeratzeko aukera, etab.
- Datuen ustiapena: egoera-txostenak, aginte-taula.