Kalitatea Software Sistemen Kalitatea Ziurtatzeko Eredua, edo SQA Eredua, erreferentziako marko bat da, garapen eta probetako bizi-ziklo osoan zehar produktuaren kalitatea ziurtatzearekin lotutako jarduera guztiak barne hartzen dituena. IEEE Kalitateko estandarretan oinarrituta dago, eta baita CMMI-ACQ ereduaren praktika onetan ere.
Kalitatea Ziurtatzearekin lotutako jardueren helburua bai erakundearen bai erabiltzaileen asebetetzea bermatzea da. Kalitatea modu proaktiboan onartu behar da softwarearen garapenaren bizi-ziklo osoan zehar, garapen-ekipoetako eraginkortasuna eta produktibitatea handitu dadin.
Nagusiki, software produktuaren kalitatea ziurtatzeko ereduak – SQA Ereduak- honako ezaugarriak ditu:
SQA Ereduaren dokumentu nagusia ZIP formatuan
Kalitate adierazleen dokumentuak ZIP formatuan
PROBAMET proben metodologiaren dokumentazioak; software produktu baten prozesuari dagokionez jarraitu beharreko eredua ezartzen du, aplikazioetako bizi-zikloa osatzen duten fase bakoitza xehetasunez aztertzen du, eta horietako bakoitzerako proben arloan, egin beharreko jarduerak eta hori osatzen duten sarrera- eta irteera-dokumentazioa deskribatzen ditu. Metodologia korporatibo hori erabat lerrokatzen da ARINBIDE garapen-metodologiarekin
PROBAMET-ek software produktuaren proba-jarduera guztiak deskribatzen ditu eta hurrengo faseetan banatzen da:
PROBAMET-eko dokumentu nagusia ZIP formatuan
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta