EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. EJIE
  3. Ingurumenarekiko konpromisoa

POLITIKAK ETA KONPROMISOAK


Ingurumenarekiko konpromisoa

EJIEren helburu nagusia da Euskal Administrazio Publiko moderno eta eraginkorra sortzen laguntzea.

Jaurlaritzak ezarritako lege-esparruaren barruan, Administrazioan informatika-zerbitzuak eskaintzeko tresna komun gisa jarduten du EJIEk. Hala, langile adituei esker eta eskaerara egokitutako baliabideak eta kostuak erabiliz, informazio-sistemen azpiegitura eraginkorra eta kalitatezkoa eraiki eta mantentzen du eta, horren bidez, sistemen jarraipena eta segurtasuna gauzatzen ditu.

Jabetzen gara gizartean eragile eta adibide gisa dugun erantzukizun sozialaz. Ondorioz, ingurumenarekiko honako konpromiso hauek geureganatu ditugu:

  • Ingurumena babesten duen otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorrean ezarrita dauden ingurumenaren iraunkortasunarekiko eta ingurumenaz gozatzeko eskubidearekiko konpromisoa.
  • Kutsadurari aurre egiteko konpromisoa, ingurumena gure erakundearen eguneroko kudeaketa-lanetan barneratuta eta, hala, egunetik egunera ingurumenarekiko gure jarrera hobetuta.
  • Etengabeko hobekuntza lortzea, ingurumenari buruzko legeria betetzetik haraindi.

Edonolako giza jarduerek bezalaxe, gure erakundeak ere baduenez eragina ingurumenean, ingurumenarekin erlazionatutako gai nagusiak identifikatu eta ebaluatuko ditugu. Horrela, langileei gure jarduerarekin eta beren eginkizunekin lotutako kontuei buruzko prestakuntza eskainiko diegu, beren jokabideak ingurumenarekiko daukagun konpromisoa islatu behar duela jabetu daitezen.

Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
OSHAS 18001 logotipoa. Berdintasunaren aldeko erakunde laguntzailea logotipoa Bikaintasunarekin konpromisoa logotipoa. ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.