Garapen-metodologia Egungo eta etorkizuneko hornitzaileentzako eta orokorrean IKT-n sektorerako intereseko dokumentazio teknikoa. Arin-Bide v1.0 garapen-metodologia praktiko bat da, informazio sistemen bizitza osoko ziklorako dena. MÉTRICA 3. Bertsioan oinarritzen da, gaietara zuzendutako garapenak. Aplikazioetako garapen proiektuetan egin beharreko jarduerak sistematizatzen ditu, lortu beharreko entregagaiak estandarizatzen ditu, eta horiek lortzeko teknika egokiak iradokitzen ditu.
Metodologia propioak, bere prozesu, jarduera eta atazen zati gisa, kalitate ziurtatzeko sistemarako beharrezkoak diren erregistro eta ebidentzia guztiak ohiko moduan sortzeko aukera eskaintzen du.
Beren softwareko ingeniaritzako prozesu nagusian (ISW) informazio sistema baten elaborazio-proiektuan egin beharreko fase- eta jarduera-sekuentzia deskribatu eta normalizatzen du, eta baita horietako bakoitzean lortu beharreko entregagaiak ere. Esparru horretan, Arin-Bide v1.0-k hurrengo faseen garapena begiesten du:
ArinBide garapen-metodologian deskribatutako bizitza-zikloan, denboran zehar Probamet korporazio-metodologiarekin lerrokatu eta osatzen da. Azken hori planifikazioarekin, proba-mota ezberdinen definizioarekin era egitearekin lotutako jarduera guztiak espezifikatzerakoan zentratzen da..
Sofware ingeniaritza dokumentua ZIP formatuan
Arin-Bidek beste beharrezko prozesuak, softwareko ingeniaritzako prozesuarekin denboran elkartzen direnak, ezartzea ere begiesten du. Horiek hurrengoak dira:
Informazio Sistemaren garapenean parte hartzen duten jardueren era baliabide material zein giza baliabideen planifikazioa, jarraipena era kontrola errazten ditu.
Proiektuen Kudeaketa dokumentua ZIP formatuan
Proiekturako arriskuen prebentzioa era minimizazioa errazten ditu, arriskuak identifikatzearen eta aztertzearen bidez, ekintzak planifikatzearen bidez eta horien erregistroa eta kontrola egitearen bidez
Arriskuen Kudeaketa dokumentua ZIP formatuan
Bizitza-zikloan zehar, software eta dokumentu produktuen kalitatearen osotasuna eta trazabilitatea mantentzeko modua ezartzeko aukera eskaintzen du.
Konfigurazioaren Kudeaketa ZIP formatuan
Behin ezarritako daudenean, aplikagarrien mantenu-zerbitzuen kudeaketa-eredua eskaintzen du, Zerbitzu Mailako Akordio batean oinarrituta.
Informazio Sistemen Mantenua dokumentua ZIP formatuan
Gainera, ARINbidek txantiloiak ematen ditu, metodologia-prozesu guztien entregatu beharreko dokumentuen elaborazioa errazteko.
Dokumentuen txantiloiak ZIP formatuan
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta