Eskura ditzakezun agiriak PDF formatuan daude. Behera kargatu programa, Acrobat Reader ez baduzu.
EJIE 1982ko apirilaren 20an sortu zen, otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuarekin bat etorriz. Dekretu horrek elkartea eratzeko baimena eman zuen, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A." izenarekin, EJIE anagramarekin eta kide bakar batekin, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea./Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. sozietate publikoaren arteko harremanak otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan ezarrita daude.
Sailei eta erakunde autonomoei informazio-arloan ematen zaizkien egitekoen EJIEk ardura har dezake, instituzio horiek emanda.
Administrazioak kontratu-programa sinatu zuen EJIErekin, sozietatearekin duen harreman ekonomiko eta finantzarioa, kudeaketa-harremanak eta helburu zein emaitzak lortzeko harremanak zehazteko.
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak