Baldintza Teknikoen | Izena | Deskribapena | Loturak |
|---|---|---|
| Tresnak | EJIEk hautatu eta homologatutako aplikazioen bizi-zikloari lotutako tresnen zerrenda. | |
| NORA | NORA kokatze-datuen sistema korporatibo horizontala da. Sailetako beharrei erantzuteko sortu da. | |
| Pagamendu Pasagunea | Euskal Administrazioen Pagamendu Pasagunea azpiegitura komuna da. Aurrez-aurreko izapideetan zein izapide elektronikoetan ordainketa elektronikoa erabiltzeko aukera eskaintzen die Administrazioei. | |
| Platea | Eusko Jaurlaritzaren e-Administraziorako oinarrizko azpiegitura teknologikoaren proiektuan (aurrerantzean PLATEA) jaso diren sistema eta modulu komunei buruzko ikuspegi orokorra. Sistema eta modulu komun horiek ezinbestez erabili behar dira, espedienteak bideratzeko prozeduren mekanizazioarekin erlazionatutako aplikazioak garatzeko. | |
| Software-sistemen garapen-estandarrak | Softwarea garatzeko prozesua estandarizatzea. | |
| ant-atazen eskuliburua | Dokumentu hauek ant ataza berriekin lotutako zati bat jasotzen dute eta baita egun sortutako ant ataza berrien espezifikazioa ere, ingurua hobetzeko hobekuntza-proposamenaren barruan sortutakoak. | |
| Aplikazioak Garatzeko Erabilgarritasuna UDA | UDA JEE aplikazioen eraikuntza-prozesua bizkortzeko eta normaltzeko aukera eskaintzen duen tresna, teknologia, osagai eta funtzio-araudien multzo bat da. | |
| Software-sistemen kalitate-estandarrak | Software-produktuen kalitatea bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren Teknologiako Estandarretan sartuta dagoen oinarrizko ereduaren estandarizazioa; dokumentu horretan, alde batetik, helburu hori lortzeko bete beharrekoak zehazten dira (KBM adierazleak, kalitate-kontrolak eta proben metodologia), eta, bestetik, berme hori lortu ahal izateko Kalitateko Bulegoak kontratatu beharra sustatzen da. |
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta