Irisgarritasun deritzonaren bidez, ezabatu egin nahi dira, edo behintzat ahalik eta gehiena murriztu, zenbait pertsona-taldek Interneten nabigatzean aurkitzen dituzten oztopoak, eta, horrela, pertsona horiei informazioa eskuratzea erraztu. Erabiltzaileen zailtasunak izan daitezke fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiarekin zerikusia dutenak:
Ondorengo ikono hauek daramatzaten orri guztiek betetzen dituzte Irisgarritasun Irizpideak edo Diseinu Irisgarrirako Printzipio Orokorrak, W3C erakundeko partaide den WAI lantaldeak ezarriak.:
Zehazki, EJIE.net-eko orri berriek betetzen dituzte Web 1.0-ko Edukien Irisgarritasunerako Irizpideak, A Hirukoitza mailan, eta XHTML 1.0 Gomendioa; bereziki azpimarratzen dute lau alderdi hauek bereizteko beharra: egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna.
W3C erakundearen Kateko Estilo Orriak, 2. Maila (CSS2) deritzon gomendioari jarraituz egin da diseinu bisuala.
Nabigatzaileak estilo-orriak onartzen ez baditu ere, webaren edukia berdin-berdin da guztiz irakurgarri, egiturazko markatzeari esker.
* Mozilla Firefox 2. bertsioak badu bug bat zenbakizko lasterbideak eragozten dituena, baina osagarri hau instalatuta konpontzen da arazo hor: https://bugzilla.mozilla.org/attachment.cgi?id=243506.
EJIEren orri guztiek gainditu dituzte A Hirukoitza maila, orri jakin batzuek izan ezik; orri horiek, beren edukiarengatik edo haietara iristeko behar den teknologiarengatik, arazoren batzuk dituzte maila horiek gainditzeko, baina halako guztiak egokitzeko lanean ari gara.
Behar den teknologiarengatik irisgarri ez diren edukiak:
Copyright © 2007 EJIE. Todos los derechos reservados
Teléfono: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak