EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. Kontratatzaile Profila
  3. Argibide teknikoa
  4. Dokumentazio teknikoa

ARGIBIDE TEKNIKOA Dokumentazio teknikoa


ARINBIDE

Egungo hornitzaileentzat eta hornitzaile potentzialentzat zein, oro har, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorekoentzat interesgarria izan daitekeen dokumentazio teknikoa.

Softwarearen bizi-ziklo osorako lan-metodologia praktikoa da; V3 metrikan oinarrituta dago eta EJIErentzat egokituta eta pertsonalizatuta dago. Softwarea garatzeko zikloko fase eta zeregin guztietan laguntzen duten tresnak hartzen ditu oinarri gisa.

Metodologia honek proiektuen kudeaketarako metodoa ezartzeko atal bat du.

Kalitate-plan gisa, metodologiak berak, ohiko laneko ataletan, EJIEren kalitate-sistemarako beharrezko kalitate-erregistroak sortzen ditu.

Proiektuen kudeaketarako eta garapenerako metodologia gisa, ARINBIDEk honako prozesu hauek eskaintzen ditu:

  • Proiektuen kudeaketa - GPR
  • Sistemaren analisia - ASI
  • Sistemaren diseinua - DSI
  • Sistemaren taxutzea - CSI
  • Sistemaren Ezarpena eta Onarpena - SEO
  • Sistemaren mantentzea - MSI
  • Konfigurazioaren kudeaketa - GCO

ARINBIDEren bidez, arestian aipatutako prozesuetako bakoitzerako, honakoak lortzen dira:

  • Prozesuaren egitura metodologikoa
  • Jardueren deskribapena
  • Entregatzekoen baldintzak
  • Aplikatu beharreko tekniken deskribapena
  • Erabili beharreko tresnen identifikazioa
  • Ereduak
  • Adibideak
  • Kalitate-erregistroak

Proiektuaren kudeaketa

Proiektu Kudeaketaren eginkizun nagusia da Informazio Sistema bateko jarduera, jende eta baliabide materialen planifikazioa, segimendua eta kontrola egitea. Kontrol horri esker, noiznahi jakingo dugu zer arazo sortzen diren, eta horiek berehala nola konpondu edo saihestu.

ZIP formatuan daude Proiektuaren Kudeaketari dagozkion dokumentu guztiak (2.218 Kb)


Informazio-sistemaren diseinua

Prozesu honen helburu nagusia da sisteman erabili beharreko arkitektura, eraikuntza-xehetasunak eta proba-plana eskura jartzea.

ZIP formatuan daude Informazio Sistemaren Diseinuari dagozkion dokumentu guztiak (5.122 Kb)


I.S.ren aplikazioa eta onespena

Prozesu honen helburu nagusia da sistema entregatu, onestea eta hura ekoizteari ekitea.

ZIP formatuan daude Sistemaren Aplikazioari eta Onespenari dagozkion dokumentu guztiak (1.223 Kb)


Informazio-sistemen mantentze-lanak

Prozesu honen eginkizun nagusia da jada garatuta dagoen informazio-sistema bat eguneratzea, atzemandako arazoren bat konpontzeko edo sistema hobetzeko.

ZIP formatuan daude Informazio Sistemen Mantentze-lanei dagozkien dokumentu guztiak (1.720 Kb)


Informazio-sistemen azterketa

Informazio Sistemaren Azterketa (ISA) softwarea sortzeko proiektu baten lehen fasea da, eta lehendik egindako sistemetako planifikazio-faseen eta bideragarritasun-azterketen emaitzak izan behar ditu euskarri.

ZIP formatuan daude Informazio Sistemaren Azterketari dagozkion dokumentu guztiak (4.119 Kb)


Informazio-sistemen eraikuntza

Prozesu honen helburu nagusia da ISDko fasean zehaztutako software-produktua egitea eta proba-plana garatzea

ZIP formatuan daude Informazio Sistemako Eraikuntzari dagozkion dokumentu guztiak (3.446 Kb)


Konfigurazioaren kudeaketa

Konfigurazio-kudeaketaren eginkizuna da software-produktuaren kalitatearen osotasunari eta trazabilitateari eustea haren bizitza-ziklo osoan.

ZIP formatuan daude Konfigurazioaren Kudeaketari dagozkion guztiak (653 Kb)

Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
OSHAS 18001 logotipoa. Berdintasunaren aldeko erakunde laguntzailea logotipoa Bikaintasunarekin konpromisoa logotipoa. ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.