EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. EJIE
  3. Genero Berdintasuneko Politika

POLITIKAK ETA KONPROMISOAK


Genero Berdintasuneko Politika

EJIEko Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman nahi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa duela. Konpromiso berria ez bada ere, beharrezkoa da haren berri ematea; alde batetik, bete egingo dela bermatzeko, eta beste batetik, beste erakunde batzuek eta, oro har, gizarteak konpromiso hori bera har dezaten eragiteko.

EJIEn gara daitezkeen ekintza guztietan berdintasun- eta objektibotasun-printzipioari eutsiz, eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako enpresa-kultura ezarriz, zuzendaritzak Berdintasun Planean erabaki dituen gainerako helburuak uztartzea lortuko du.

Ildo horretan, eta konpromiso orokor hori aintzat hartuta, EJIE ahaleginduko da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat sortzen eta/edo iraunarazten, zer behar den, berdintasun hori forma eta modu guztietan lortutzat hartu arte.

Berdintasun-plan hori zehar-ikuspegitik egin behar da; hau da, beharrezkoa izango da zuzendaritzak zehazten dituen plan eta ekintza estrategiko guztietan aintzat hartzea, eta hura martxan jartzeko eta ebaluatzeko, Berdintasun Taldea sortuko da eta behar dituen baliabide guztiez hornituko da.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa eta behin betikoa izango bada, beharrezkoa izango da emakumeak eta gizonak kopuru berberean egotea EJIEk etorkizunean egingo dituen partaidetza-prozesuetan. Horrez gain, beste helburu bat hartuko du bere gain enpresako zuzendaritzak: proposamen zehatzak formulatzea, EJIEko langileen artean desberdintasuneko harremanak eta/edo egoerak gertatzen direla interpretatuz gero, harreman eta egoera horiek konpontzeko beharrezkoak diren neurri guztiak inplementatze aldera.

Zuzendaritzak laguntza eskatu nahi die enpresan jarduten duten eragile guztiei, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Plana martxan jartzeko eta ezartzeko.

Konpromisoa jartzeko zeregin horretan, ordea, beharrezkoa da EJIEko balio-kateak ere -enpresa hornitzaileak, kolaboratzaileak, etab.- parte hartzea, bai eta Kudeaketa Bikaintasunerako ereduan identifikatutako interes-taldeek ere. Horrela soilik -hots, prozesuan beste erakunde eta pertsona batzuk inplikatuz-, gure kudeaketaren beraren ardatz nagusitzat hartzen dugun balioa itzuliko diogu gizarteari.

Ondo ulertu eta onartu behar dugu aniztasuna EJIE osatzen dugun pertsona guztiok, bidea errazte aldera. Horretara animatzen zaituztegu.


Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
OSHAS 18001 logotipoa. Berdintasunaren aldeko erakunde laguntzailea logotipoa Bikaintasunarekin konpromisoa logotipoa. ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.