EJIE S.A., Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

EJIEren logotipoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
  1. Hasiera
  2. Produktuak eta Zerbitzuak
  3. Azpiegituren kudeaketa

PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK: Azpiegituren kudeaketa


zerbitzariak

INFORMAZIO-SISTEMAK OSTATATZEA ETA OPERATIBO MANTENTZEA

Informazio-sistemen Ostatatze eta Operazio Zerbitzuaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren informatika-sistemei zerbitzua ematen dieten informatika-ekipoak, aplikazioak, datuak, komunikazio-elementuak eta gainerako azpiegitura ostatatzea, antolatzea, ustiatzea eta mantentzea, hori guztia Administrazioarekin hitzartutako ordutegi, zerbitzu-maila eta konpromisoen arabera.

Dauden baliabideak hobetzeko eta horiei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko, zerbitzuak 24 orduko laguntza teknikoa eskaintzen du egunean, asteko zazpi egunetan, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen du baliagarritasunari eta erantzun-denborari buruz ezarritako parametroetan oinarrituz. Zerbitzu honek Kontingentzia Plan bat ere badu, ustekabeko egoeretan edo hondamendietan zerbitzu kritikoak egonkortasun eta segurtasunez emango direla bermatzeko.

Zerbitzuaren aldaberatasunak aukera ematen du estandarretatik kanpo dauden ostatatze-modalitateei euskarria eskaintzeko, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sare Korporatibotik kanpo, eta sortzen diren behar bereziei erantzuna emateko.


Zerbitzuak

  • Azpiegiturak kudeatzea.
  • Martxan dauden informatika-ekipoak kontrolatzea.
  • Erabiltzaileek eskatutako lanak prestatu eta burutzea.
  • Prozesuak egikaritzea.
  • Duela gutxiko informazioa eta historikoa salbatu eta berreskuratzea.
  • Sareko edukiak kudeatzea.
  • Erabiltzaileentzako diskoko espazioa kudeatzea.
  • Normalizatu gabeko sistemetarako ostatatze bereziak.
  • Informatika materialaren hornidura eta garraiorako zerbitzu lagungarriak.
  • Kanpoko datu-zentroetan "in situ" operatzea.
  • CD’ak kudeatzea.
  • Laser bidezko inprimaketak eta aurreinprimakiak diseinatzea.
  • Inprimagailu zentralean zerrendak eta argitalpenak egitea.
  • Ordutegiak, zerbitzuak eta ekipamenduak areagotzea.

Igo


Telekomunikazio eta Segurtasun Zerbitzuaren zeregina da Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sare Korporatiboa (EJASK) diseinatu eta mantentzea eta horren bilakaera-estrategiak bideratzea eta, halaber, horren funtzionamendu zuzena eta kanpoko sareekiko interkonexioak bermatzea.

Gainera, kudeaketa lanak egiten ditu EJASKeko segurtasun perimetralari, Sare Korporatiboa osatzen duten segmentuen arteko segurtasunari eta kanpotik EJASKera sartzeko edo bertatik kanpoko sareetara jotzeko sarbideen segurtasunari dagokienez.

Era berean, EJASK eguneratzeaz arduratzen da. Ildo horretatik, behar berriak eta merkatua aztertzen ditu eta sareak ematen dituen zerbitzuak berritzeko teknologia berriak ezartzea bideragarri den begiratzen du.


Zerbitzuak

  • EJASK eta horren bilakaera diseinatzea.
  • EJASKen zein eraikin berri sar daitezkeen aztertzea.
  • Sarean ezarri beharreko hobekuntzen bideragarritasuna aztertzea.
  • Sareko berrikuntzak eta teknologia berria ebaluatzea.
  • Postuak, inprimagailuak, zerbitzariak eta beste ekipoak EJASKen sartzeko bidea hobetu eta optimizatzeko parametroak esleitzea.
  • Informatika-ekipoak komunikazio-sarera konektatzea.
  • EJASKerako sarbideen segurtasuna eta mugikortasuna kudeatzea.
  • EJASK beste sare pribatu batzuekin interkonektatzea.
  • EJASKen erabiltzaileei posta elektronikoko eta Interneteko nabigazioko zerbitzuetara sartzeko aukera ahalbidetzea.
  • Barneko sarea eta perimetroko arloa babesteko diseinua.
  • Segurantzako ikuskaritzak.
  • Arriskuen ikerketak eta segurantzako jarduketak.
  • Sarean oinarritutako zerbitzuak integratu eta ezartzea.
  • Ahots eta datu sistemak sartzea.
  • Sareko puntuak izendatzea eta kudeatzea.

Igo


Hardware eta Softwareko Ekipamendua Instalatzeko Zerbitzuaren zeregina da Eusko Jaurlaritzako sailetako erabiltzaileen postuetan ekipamendu horiek konfiguratzea eta sistema eragileak, neurrira egindako aplikazioak eta paketeak sartzea. .

Zerbitzuak aukera ematen du informatikako baliabideak eta ekipamendua lagatzeko eta horien inbentarioa egiteko, betiere, informatikako lanpostu homogeneoak eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sare Korporatiboarekin homologatua eskaintzeko eta, horrela, informatika-ekipo eta aplikazio guztien eraginkortasuna bermatzeko .

Prestakuntzako ikasgelak eta funtzioanitzeko zentroak ere muntatzen ditu eta, horien funtzionamendu egokia kudeatzeaz gain, elkarrekin erlazionatutako beste zerbitzu batzuen (Telekomunikazioak eta Segurtasuna, SASU etab.) zereginak koordinatzen ditu.


Zerbitzuak

  • Informatikako ekipamendua kudeatzea: PC’ak, periferikoak etab.
  • Ekipoak garraiatzea.
  • Eskatutako softwarea eta hardwarea jartzea Softwarea eta Aplikazioak ezartzeko Zerbitzuaren laguntzarekin.
  • Erabiltzailearen postuan entregatu eta martxan jartzea.
  • Inbentariorako informazioa sortzea.
  • Ekipoak behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.
  • Lagapenen kasuan, informazioa ezabatzea eta ekipamendua kentzea.
  • Eskaera berezia egiten zaionean, lekualdatze eta migrazio masiboak egitea..
  • Estandarrak ez diren postuak konektatzea.
  • Ikasgelak eta zentroak muntatzea.
  • Inbentarioa kudeatzea.
  • Informatikako ekipamendua lagatzea.
  • Lagapenak kudeatzea hardwareari eta softwareko baimenei dagokienez.
  • Informatikako ekipoak berriztatzea.

Igo


Hardwarea eta Softwarea Mantentzeko Zerbitzuaren zeregina da informatika-ekipamenduaren funtzionamendu egokia bermatzea. Horretarako, arazoak sortzen direnean, laguntza teknikoa eskaini, ekipoak ordezkatu edo programak eguneratuko ditu.

Zerbitzuak, gainera, EJIEren sareen eta EJIEk mantentzen dituen sareen osagarri diren komunikazio-elementuen funtzionamendua gainbegiratzen du egunero. Ildo horretatik, erabiltzaileak sareetara konekta daitezkeela ziurtatzen du eta sareak operatibo mantentzen ditu etengabe, erabiltzaileei horietaz baliatzeko aukera emanez aurreikusitako edo hitzartutako baldintzetan.


Zerbitzuak

  • Sistema gainbegiratzea.
  • Arazoaren berariazko diagnostikoa egitea.
  • Ekipamendua operazio baterako edo aldi baterako ordezkatzea eta bezeroaren postua itxuratzea.
  • Bermeak kudeatzea materialaren hornitzailearekin
  • Ekipamenduaren kalitateari buruzko txostenak egitea.
  • CAU zerbitzuarekin koordinatzea zerbitzua itxi eta behar bezala amaitzeko.

Igo

Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta

EJIE, S.A.
Avda. del Mediterráneo, 14
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak
ISO 27001 logotipoa. IHOBEren Ingurumen Hobekuntzako Ekoscan arauaren logotipoa. AENOR-ek emandako erabilerraztasunaren ziurtagiriaren logotipoa. IQNet-ek emandako kalitatearen ziurtagiriaren logotipoa.