Laguntza
Aplikazioak Garatzeko Zerbitzuak aholkuak eta laguntza teknikoa ematen die sailei eta erakunde autonomoei. Horretarako, lankidetza estuan jarduten du bertako informatika-zerbitzuekin egitasmoak eta proiektuak definitu, garatu, mantendu eta ezartzeko orduan.
Eusko Jaurlaritzak informazio-teknologien alorreko estandarretan definitutako garapen-plataformetan lortutako esperientzia handia oinarri, prestakuntza-planen bitartez, etengabeko prestakuntza bermatzen da informatika-zerbitzuen merkatuan sortzen diren ingurune eta teknologia berrien alorrean.
Zerbitzu honen ahalmena handia da, sakon ezagutzen baititu sailen eta erakunde autonomoen funtzionamendua eta informatikaren alorrean dituzten beharrak. Horrek, jakina, administrazioa hobetzea dakar informatika-sistemei dagokienez.
Konpontzeko eta Egokitzeko Mantentze Lanetako Zerbitzuaren zereginak dira neurrira egindako garapenak mantentzea, aplikazio eta sistemen funtzionamenduan antzematen diren akatsak zuzentzea eta, batez ere, teknologiaren garapenaren ondorioz edo aplikazioei eskatzen zaizkien eragiketa berrien kariaz egin behar diren egokitzapen tekniko eta funtzionalak gauzatzea.
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak