Aholkularitza
Softwareko Proiektuak Garatzeko eta Aholkularitzako Zerbitzuaren zeregina da software eta hardware estandarrak aztertu, garatu, ezarri eta mantentzea, informatikako garapenei ematen zaien trataera korporazio-barruan homogeneizatuz eta irizpideak ezarriz garapenok behar bezala funtziona dezaten.
Zerbitzuan merkatu-ikerketa konparatiboak egiten dira sistema-proiektuak eta oinarrizko softwareko proiektuak sustatzeko (sistema eragilea, datu-baseak, garapen eta integrazio tresnak etab.). Eta lehendik dagoen azpiegituran egokitu eta ezartzen dira, horretarako behar diren araudiak egin ondoren. Gainera, Eusko Jaurlaritzako informatika-garapenak erabiltzeko eta aplikatzeko metodologiak zehazten dira.
Zerbitzuaren helburua da behar bezala egituratutako informazio-sistema korporatiboak lortzea eta, horren inguruan, estandarrak eta irizpideak sortuko dituzten proiektu pilotuak egitea, era horretan, zerbitzuaren jarraitutasuna bermatu eta etengabeko hobekuntzarako proposamenak egiteko. Aholkularitza-lanak ere egiten dira, garapen-arkitekturak bideratzeko Eusko Jaurlaritzaren proiektuetan sortzen diren beharren arabera.
Softwarea eta Aplikazioak Ezartzeko Zerbitzua aplikazioen prozesuaz arduratzen da, proposamen-fasetik hasi eta ekoizpen-fasea eta ondorengo aldaketak amaitu arte. Bere zeregina da, behin sistemak ezarrita, horiek behar bezala funtzionatzen dutela eta estandarretara egokitzen direla bermatzea. Horretarako, zerbitzarietan sartu beharreko softwarea eta aplikazioak garatu, probatu eta ekoizten dira, estandarrak betetzen direla begiratuz eta produkzioan dauden sistemen multzoa ezin hobeto eta normaltasunez funtzionatzen duela bermatuz.
Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomoetan softwarea banatzeko eta aplikazioak ezartzeko lanak zerbitzu honek koordinatzen ditu. Fase guztietan parte hartzen du eta egokitzapenak eta zuzenketak baliozkotu eta erregistratzen ditu, baita ondorengo jarraipena egiten ere. Eusko Jaurlaritzako Administrazio Sare Korporatiboko postuen aldaketak eta eguneratzeak urrutitik egiten dira modu automatikoan, sistema eragileko softwarea eta aplikazioak ezarri edo aldatzeko. Horrek aukera ematen du mantentze-lanak erabiltzailearen jarduera eten gabe egiteko, prozesuko denborak eta akatsak minimizatuz.
Proiektuak Kudeatzeko Zerbitzuaren zeregina da Eusko Jaurlaritzak egiten dituen informazio-sistemetan erabili behar den azpiegitura komuna garatu eta hedatzea. Hor barruan sartzen dira zerbitzu komunak (sinadura-zerbitzua, erregistroa...), prozesu osoak (jakinarazpen elektronikoa, espedienteen errepositorioa...) eta irtenbide integralak (sarrera/irteeren erregistroa, aplikazioen segurtasunerako sistema, Batch prozeduren kudeaketa...).
Gainera, laguntza operatiboa eskaintzen du aplikazio horizontalak ekoizteko eta horien bilakaera bermatzen du.
Copyright © 2007 EJIE. Eskubide guztiak erreserbatuta
Telefonoa: 945 017 300
Fax: 945 017 301
Bidali zure iradokizunak